Kultura bidean – Sur les chemins de la culture

Ikuskizun bizien arloan, haurrei, gazteei eta nerabeei zuzendutako luralde mailakoproiektu bat da Kultura Bidean.
Hiru ardatzen inguruan antolatzen da: Kultur sormena (sorkuntza garaikideari laguntza), Bidean (obrekin eta artistekin topaketa nomadak) eta Ikusle- aktore izaten ikastea (kultur ekintza anitzak eta desberdinak).

Kultur sormena :

Ipar Euskal Herria hemengo eta hango talde artistikoek gauzatu proiektuen inguruan gogoetatzeko eta ikertzeko eremu ezin hobea da. Gainera, Hiriguneak lagundurik eta sostengaturik, lurraldeko bazter guzietan sorkuntza egonaldiak gertatzen dira (ikastetxeetan, haurtzaindegietan, antzokietan, zahar etxeetan, eta abar).

 > 2018-2019ko Kultur Sormena

Bidean :

Haurtzaindegitik lizeora, taldean, familian ala bakarrik. Haurrei, gazteei eta nerabeei zuzendutako ikuskizunak eta denboraldi nomada tokiko, estatuko eta nazioarteko sorkuntza garaikidearen isla dira. Hizkuntza eta adierazpen estetiko guziak onartzen ditugu. Lurraldeko biztanleek eta artisten obrek topo egitea posible den leku orotan topaketak antolatzen ditugu.

> Bidean 2018/2019ko denboraldian

Ikusle-aktore izaten ikastea :

Ipar Euskal Herriko biztanleei zuzendutako Ikusle-aktore izaten ikastea egitasmoa artistekin eta obrekin topo egiteko, solasaldiak eta eztabaidak antolatzeko eta praktika artistikoak entseatzeko parada da. Hala, urte osoan, Arte eta Kultura Heziketa proiektuak, agertoki ertzeko elkarrizketak, 27 ikuskizun eta 250 emanaldi, Ikusle-aktorearen eskola, kultur ekintzak eta formakuntzak eskaintzen dira.

Ikusle-aktore izaten ikastea norendako ?

  • haurrendako eta gazteendako, 2 urtetik 102 urtera, eta helduentzat haiekin (irakasleak, burasoak, osagarri edo haurren profesionalak).
  • Elbarritasun baztertze edo ahultsaun pertsonak

> 2018/2019ko Ikusle-aktore izaten ikstea