FANTAISIE, Pour une confidence dansée

La Collective Dantza - 45' 7 urtetik goiti 2. urtea / 3. urtea / 4., 5., urtea B Prezioa

Koreografia bikote honek, gorputzaren bidez, gure bideen, bermeen, oldarren sekretuak erraten dizkigu. Mugitzen hasteko gure prestakuntza poetikoak eta koreografikoak salatzen dizkigu.
Dantzatzen hasi!
Begiratzeko, ikusteko, entzuteko, aditzeko, partekatzeko eta prezatzeko sekretuak dira… sinple-sinpleki.


Eguneko saioak

  • 2018/12/18an 10:00etatik, Senpere (Larreko kulturgunea)
  • 2018/12/18an 14:30etatik, Senpere (Larreko kulturgunea)
  • 2018/12/19an 10:00etatik, Senpere (Larreko kulturgunea)
  • 2019/01/17an 10:00etatik, Donazaharre (Lutxi Borda gela)
  • 2019/01/17an 14:30etatik, Donazaharre (Lutxi Borda gela)
  • 2019/01/18an 10:00etatik, Donazaharre (Lutxi Borda gela)
  • 2019/01/18an 14:30etatik, Donazaharre (Lutxi Borda gela)

La Collective

Elkarteak dantza garaikidearen eta mugimenduan den gorputzaren inguruko sorkuntza, sentsibilizazio eta transmisio proiektuak garatzen ditu. Proiektuak ikerketaren eta inprobisazioaren praktikaren (bat-bateko konposizioa, kontaktu-inprobisazioa, teknika somatikoak…) bitartez elikatzen dira eta idazketa koreografikoari, eremu publikoan mugimendu dantzatuaren esku hartzeari eta performantziari buruz bideratzen dira.
Céline Kerrec eta Emma Carpe
Artista koreografoak dira. 2009az geroztik, La Collective konpainiarekin ari dira. Dantza garaikidean, inprobisazioan eta kontaktu-inprobisazioan ari dira. Beste konpainia anitzetan parte hartzen dute ere. Beren desmartxa artistikoa sorkuntza proiektu anitzei eta jende desberdinen aldera eman eta transmisioa eta sentsibilizazioa garatzen duten tailer pedagogikoei esker elikatzen dute. Gazteekin eta haurrekin topaketa anitz antolatzen dituzte: dantzaren praktikarako eta mugimenduari buruzko gogoetarako inspirazio iturri diren elkarguneak dira.

Webgunea ikusi

Urrunago joateko

Ikusgarriari lotua den kultur ekimena

Ikusgarriaren txosten pedagogikoa

Sorkuntza, testua eta antzezpena: Céline Kerrec eta Emma Carpe
Ahotsak: Laëtitia Andrieu eta dantzazale ttipi eta handi batzuk
Soinu banda – moldaketak eta argi sorkuntza: Yvan Labasse

< Ikusgarrien zerrendara itzuli