Kultur ekintzak

Urte osoan, kultur ekintzak lurraldean barreiatu artista eta obra anitzen presentzian bermatzen dira. Kultura bidean - Sur les chemins de la culture proiektuaren funtsezko osagaia dira.

Kultur ekintzetan parte hartuko dutela hitzematen duten irakasleek ikuskizunentzat lehentasuna izanen dute.

Kultur ekintza mota desberdinak badira:

ARTE ETA KULTURA HEZIKETA PROIEKTUAK - AKH

Gutienez bi obraren ezagutzeko, ikasturte osoan taldean partekatzeko eta trukatzeko eta artista profesionalekin gutienez 12 orenez praktikatzeko mementoen inguruan antolatzen dira. Aitzineko ikasturte bukaeran, apirilean eta maiatzean, irakasleak eta artistak proiektua elkarrekin eraikitzen dute. AKH proiektuak muntatzen dituzten irakasleek eta ikasleek lehentasuna dute ikuskizunentzat, bereziki toki mugatuak direlarik.

> Argibide gehiagorentzat : Julie Bercetche : j.bercetche(at)communaute-paysbasque.fr / 06 28 94 71 95

TAILER PARTEKATUAK

Irakasleak, lehen haurtzaroko profesionalak eta artista edo esku hartzaile profesionalak biltzen dituzte. Ikuskizun baten edo denboraldiko hari gorri baten inguruan, konpainia baten mundu artistikoan murgiltzeko balio dute.

TOI ET MOI DIX DOIGTS, POIDS POUA POUAH, MILIA eta HITZ ETA MAHAIN ikuskizunentzat, derrigorrezkoa da tailer partekatuetan izena ematea.

> TAILER PARTEKATUen 2018-2019ko egitaraua deskargatu
(1.1 MB) pdf

PAPEREZKO ANTZERKI TTIPIA

Kutxa batean eraiki antzerkia da. Proposatuak zaizkizuen narrazio eta material desberdinetarik abiatuz, ikuskizunaren oholtza gaineko espazioaren maketa bat irudikatu eta eraiki. Horretarako, zapata kutxak erabiltzen ahalko dituzue. Zuen obrak antzoki harrerako atarian erakutsiko dira. Hala, bisitariekin irudimenen aniztasuna partekatzen ahalko duzue.

> Paperezko antzerki ttipiaren egitaraua (933 KB) pdf

FILOSOFIA-PAUSALDIA, ikasgelan

Haurrei zuzendu filosofia-pausaldia da. Helburua ikasleak gai baten inguruan gogoetatzen eta galdekatzen laguntzea da. Kultur ateraldia baino lehen edo ondotik filosofia-pausaldi baten egiteak gure irudipen indibidualak eta kolektiboak agerrarazteko eta eztabaidatzeko balio du.

> Filosofia-pausaldiaren egitaraua (788 KB) pdf

GUTUN SORPRESA

Ikasgelan pakete sorpresa bat errezibituko duzue (kasu, ikasleak ez dira jakinean!). Pakete barneko objektuen eta seinaleen bidez, poliki-poliki, ikuskizunaren istorioaren berri izanen duzue; hola, ikuskizuna ikusteko gogoa piztuko zaizue. Ikasleekin igurikatze giroa sortu, eta, gero, bakarrik ala taldean idatzizko edo irudizko obra bat ekoiztuko duzue. Azkenik, ekoiztu obra Artea, Haurtzaroa eta Gazteria zerbitzuari helaraziko diozue.

> Zer da gutun sorpresa ? (789 KB) pdf

KORRESPONDENTZIA

Ikasgelaren eta artista edo ikuskizuneko protagonistaren arteko ustekabeko gutunezko harremana da. Korrespondentziaren bidez trukaketa berezi bat abiatuko da; ikuskizunaren munduari, intrigari edo protagonistaren nortasunari buruzko xehetasunak salatuko ditu. Ikasgelak elkarrekin edo talde ttipian igorleari erantzunen dio, igorlearen narrazio forma bera erabiliz.

> Korrespondentzia (694 KB) pdf

Kontaktua : Alice Fiona Tucker 06 20 21 90 14 / a.tucker(at)communaute-paysbasque.fr