Erreserbak sarean

Ikuskizunen tokiak erreserbatzeko, lineako orri bat bete behar da.


> Irakasleentzat eta lehen haurtzaroko profesionalentzat izen-emateen lehen eguna:2018ko irailaren 24an, astelehenarekin

> Irakasleentzat eta lehen haurtzaroko profesionalentzat izen-emateen azken eguna:2018ko urriaren 7an, igandearekin

Orriaren atal guziak inportanteak dira; zure erreserba galdea hobeki kudeatzen lagunduko gaituzte. Atal guziak bete behar dira (ez badituzu denak betetzen, ez duzu erreserba galdea egiten ahalko). Ondorioz, atal guzi horiek arreta handiz betetzea galdegiten dizugu.

Erreserba-orri BAT irakasle/profesional BATek ikasgela BATendako egin erreserba BATi dagokio. Ondorioz, irakasle batek ikasgela batendako ikuskizun desberdin anitz erreserbatu nahi baditu, ikuskizunak bezainbat erreserba-orri bete beharko ditu.

> Erreserba fitxa HEMEN !

Erreserba galdea igorri ondoan, erreserbaren baieztapen e-mail bat jaso duzula egiaztatu. Hala ez bada, Maika Laborde Zubietarekin harremanetan jarri: 07 86 01 54 30 edo m.laborde-zubieta(at)communaute-paysbasque.fr.