ARGIBIDEAK

Prezioak

Horiek dira prezioak (ikuskizunaren sarrera eta garraioa):

•    Lehen mailako ikasleentzat: 4€
•    Kolegioko eta lizeoko ikasleentzat: 5€         
•    Haurtzaindegientzat, irakasleentzat eta laguntzaileentzat: urririk

Ikuskizunaren egunean emanaldira etorri den ikusle kopurua baieztatuko diguzue, eta, hola, altxor publikoak faktura egokia igorriko dizue zuzenean.

Garraioa

Euskal Hirigune Elkargoko Artea, Haurtzaroa eta Gazteria zerbitzuak bere gain hartzen du haurren, ikasleen, irakasleen eta laguntzaileen garraioa. Garraioaren antolaketa errazteko, ikuskizunean izanen den parte hartzaile kopurua (ikasleak, irakasleak, laguntzailea) erreserba-orrian zehazki adierazi behar dela azpimarratu nahi dugu.

Joan-jinak eginen dituen garraio enpresaren izena jakinaraziko dizuegu. Ondotik, garraiolari honekin zuzenki harremanetan jarri beharko duzue, gutienez ikuskizuna baino 10 egun lehenago, autobusaren tenorea eta geldilekua finkatzeko.

Azkenik, ikuskizunaren lekuan izanen diren beste ikusleen errespetuz eta ikuskizuna tenorez hasteko prest izanen diren artisten errespetuz, garraiolariak proposatu tenorea errespetatu, otoi.