2018/2019ko denboraldia

"Euskal Hirigune Elkargoak, kultura eskumenaren bitartez,  lurraldeko biztanle gazteen biziari erritmoa ematea erabaki du. Gazteek artistak eta obrak kausitzeko parada izanen dute, eta, ondorioz, irudimen hazi horiek denborarekin hozituko dira eta biharko helduen kulturaren oinarria izanen dira.

Antzerkiak ez al du mundua hobeki ulertzeko balio? Artisten obrek ez al dute munduarekilako dugun lotura sentikorra eta argitua indartzeko balio?
Haurtzaroan, gaztaroan eta nerabezaroan kulturari buruzko laguntza neurriak plantan ezartzea erantzukizun herritarra eta ekintza politikoa dela segur gara. Horregatik, KULTURA BIDEAN proiektuak artista horiek goresten ditu; talentu handiarekin, denei zuzentzea eta denak hunkitzea lortzen baitute gainera.

2018-2019ko denboralditik goiti, ipar Euskal Herriko parte handi batean, zugandik ahal bezain hurbil eskainiko ditugun hitzorduak zure egin!"

Bruno CARRERE
Conseiller délégué aux partenariats culturels